Borrador de la convocatoria de proyectos de NNTT para el curso 2013-2014

La Dirección General de Recursos Educativos del Departamento de Educación del Gobierno de Navarra hará pública, a principios del mes de septiembre, la convocatoria de Proyectos de Nuevas Tecnologías correspondiente al curso 2013-2014. A tal efecto, el PNTE publica el presente borrador, con el objetivo de que los centros educativos tengan conocimiento de los términos y condiciones de dicha convocatoria y puedan realizar las previsiones oportunas:

Borrador de la convocatoria de proyectos de Nuevas Tecnologías para el curso 2013-2014

Esta noticia se ha publicado en el sitio web del PNTE, en http://www.educacion.navarra.es/web/pnte/noticias-ficha/-/journal_content/56_INSTANCE_0kvq4YB6jciO/10421/566850.

PROYECTO EDUCATIVO PARQUE POLO, para los Coordinadores de Educ. Infantil, Primaria y ESO

Eskutitz honen helburua,  Volkswagen Nafarroa-Nafarroako Kutxa Fundazioak ‘PARQUE POLO’ deitutako proiektu-hezitzailearen hamalau urtetako ibilbidearen berri ematea da.

Proiektu honi, Nafarroako bi enpresa garrantzitsuenen arteko elkarlanaren ondorioa denari, ekintza eta eremu ezberdineko hirurogei enpresa eta organismo baino gehiagok gehitu zaizkio eta egun, bere heziketa osatzeko, Nafarroako ikasle biztanleriari eskeintzen zaio.

Parque Polon Nafarroako ikastetxe guztietako ikasleei zuzendutako Bide Hezkuntzako programa garatzen dugu. Helburua, egun batez ikasleak oinezkoen zein ibilgailuen trafikoaren arau, ohitura, arazo eta egoera ezberdinekin harremanetan jartzea delarik, beti ere ikasketak eta jolas-giroa uztartuz.

Hori hala izanik, Trafikoko Haur Parkea aurten ere lanean hastera doa.

2013/2014 ikasturterako izena emateko epeak irekiak daudela jakinarazi eta honekin batera, parke honen helburu, eduki eta aktibitateen informazioa bidaltzen dizugu. Informazio zehatzagoa nahiko bazenu edo edozein galdera egin nahi izanez gero, harremanetarako zenbaki hauetan aurki gaitzakezu, telefonoa: 948.42.40.42, faxa: 948 42 40 43 edo posta elektronikoaren bitartezparquepolo@parquepolo.com.

Jaso ezazu gure agurrik beroena:

Estefanía Santos Cervera

  Polo Parkearen Koordinatzailea

Estefania Santos CerveraCoordinadora Parque Polo

Tfno: 948.42.40.42 / Fax: 948.42.40.43

Polígono Landaben, s/n. 31170 Arazuri (Navarra)

Indarrak bilduz aterako gara!

Azken ikasturteak gogorrak ari dira izaten Nafarroako hezkuntza publikoan. Pairatzen ari garen murrizketez gain (irakaskuntza zuzeneko lanorduen igoera, ordainsariak kentzea, ratioen igoera, etab.), irakaslego kontratatuaren egoera latza (azken urteetan 800 kalera, esleipenetan lanaldi erdiko lanpostuak edota perfil multipledunak hartzera behartzea, zerrenden irekiera eta baremazio eza), PAI –ingeles programen- planifikatu eta ebaluatu gabeko hedapen itsua, eskola publikoetan erlijioko ikasgaiaren ukiezintasuna (guztiok ordainduta eta artzapezpikuak kudeatuta, noski) eta Irakasleon Laguntzarako Zentruen desegituratzea jasan ditugu, besteak beste.
Guzti hau gutxi balitz, Madrildik inposatu nahi diguten LOMCE lege atzerakoi eta desegituratzailea gure eskoletan ezartzeko proiektuak aurrera darrai.
 
Guzti honen aurrean, eta hezkuntza sindikatu mobilizatzaile eta indar bateratzaile garen heinean, ozen esan behar dugu, honetatik GUZTION INDARRAK BILDUZ ATERAKO GARELA! (bideoa)
 
ONGI BUKATU IKASTURTEA, ETA GOZATU MEREZITAKO OPORREZ!
DATORREN IKASTURTEAN PREST BUELTATU INDARRAK BILTZERA!
 
Irakaskuntzan, STEE-EILAS

Ikastetxeen DANTZAN’ PROTEST de los centros.

DANTZAN’ PROTEST proiektuak aurrera darrai.
Irakasle asanbladatan behin eta berriz agertutako ‘ekimen-protesta’ desberdinak egiteko eskariari jarraituz sortutako proiektua duzue hau, eta bertan Nafarroako ikastetxe publiko guztietan irakasle, ikasle, guraso eta parte hartu nahi duen orori dantza sinple bat grabatzera animatzen zaio dakizuen moduan.
Orain arte bidalitako lanak bideo batean sartu ditugu eta era berean bideoa honetarako sortutako blog batean eskegi dugu, jarraitzen errazago izan dadin; hau duzue DANTZAN’ PROTEST proiektuaren jarraipen bloga.
Jakin ere, proiektu hau hurrengo ikasturtean ere irekia mantenduko dugula eta bere helburuen artean dagoela hezkuntza publikoaren aldeko protesta berezi hau hedabideetara eta hezkuntzako arduradunei eskratxe-presiobide bezala helaraztea.
 
12 ikastetxetan hasiak dira, eta zuek noiz?
 
ERASOAK GUZTION AURKA DATOZ, ERANTZUNEAN BATERA GOAZ. INDARRAK BILDU IRAKASLE@K!
 
IRAKASLEak MUGIMENDUAn

Bertsolaritza Irakaskuntzan

Etxepare 2013.docx

Ikasturte bukatu aurretik, hemen doakizue aurtengo Bertsolaritza Irakaskuntzan ikastaroaren berri.
Bestalde, 2013/2014 ikasturtea prestatzen ari gara eta momentuz hauxe da ziurtatu dezakeguna (Hezkuntza Deapartamentutik ez dute ezer gehiago zehazteko daturik ematen):
  • 6. mailako hiru talde.
  • 15 orduko ikastaroa urriaren 7tik urtarrilaren 27ra.
  • Astelehenetan 9:50etik 10:40ra eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara.

Hezkuntzak kontratua beteko balu ikastaroak jarraituko luke, baina baldintza hauekin:

  • 5. mailako hiru talde.
  • 15 orduko ikastaroa otsailaren 3tik maiatzaren 26ra
  • Astelehenetan 9:50etik 10:40ra eta asteazkenetan 11:00etatik 13:00etara.